Ari naiz! bilduma euskara ikasten ari direnentzat bereziki zuzendutako bilduma da. Hainbat urtetan euskara irakasle izan den Josu Lartategik Istorioak maila zehatz baterako idatzi ditu. Gainera, orrialde bakoitzaren behealdean hiztegi lagungarri bat agertzen da. Azkenik, liburuaren bukaeran irakurgaia lantzeko hainbat motatako ariketak daude.
Literatura mailakatua deritzon genero literarioa berri samarra da, eta hizkuntza jakin bat ikasten ari den pertsona du abiapuntu eta helmuga. Istorio hauen helburua da literaturaren plazera eta ikaste-prozesua uztartzea, alegia, ikaslearen maila zehatzari egokitutako testuak indar literario duina eskaintzea. Era berean, noski, irakurleak ikasle ere badirela ahaztu gabe sortutako material literarioa da; hortaz, ikasleen hizkuntza-jabekuntza osatzera dator.