BILBAO MONUMENTAL Y TURÍSTICA

[ Itzuli ][ Ikusi pdf ]

Laburpena:
Liburu hirueledun honetan (gaztelania-euskara-ingelesa), Almudena Toribio idazleak eta Mikel Alonso argazkilariak Bilbori buruz duten ikuspegia islatu nahi izan dute.
Azal gogorrez eta kalitate handiko argazkiez argitaraturik, liburuaren hasieran sarrera labur dago, eta bertan, hiriaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz jardungo du idazleak, bereziki, azken hogeita hamar urteetan hiriak izan duen aldaketaz.
Liburua ondoko ataletan banaturik dago: Alde Zaharra, Abandoko Zabalgunea, Itsasadarrak eta zubiak, Bilbo berria, eskulturak, aldaketa ekonomikoa, kultura eta artea, jaiak eta ohiturak, aisialdia eta kirola, eta azkenik, Bilbo handia.
Atal bakoitzean, irakurleak hiriaren argazkirik esanguratsuenak ikus ditzake; gainera, argazki-oin interesgarriez aberasturik. Horrela, Bilboren ikuspegi orokorra erdietsiko du.
Segurasko, liburu hau, Guggenheim efektuaren eraginez munduan ezaguna egin den hiriaren laburbildumarik onena izan daiteke.

Almudena Toribio Bilbon jaio zen 1966an. Geografian eta Historian lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean. 1990. urtetik dihardu dokumentu eta liburuekin lanean, artxibategi publiko nahiz pribatuetan, eta Bilboko Udal Liburutegi Sarean. 2003an izendatu zuten Bilboko Udal Artxibategiko zuzendari.

Mikel Alonso gastronomia argazkilari ezaguna da, 50 liburu baino gehiagotan parte hartu eta argazki onenarentzako Gourmand saria jaso baitu Cocinar lo menos posible (Sukaldean ahalik eta gutxien) liburuari esker. Publizitate, bidaia eta ikuskizun argazkiengatik ere gailendu da. Olibondoak eta industria paisaiak bere obsesioetako bi dira. Bere jaioterri Bilbori buruzko hainbat argitalpen irudiztatu ditu bere argazki kamerarekin.

[ Itzuli ][ Ikusi pdf ]